XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Neuk Ximonen alaba ezagutzen dut, Inaxi, maite dut....
Goseak jota gu, eta aspertuta ere bai, baina azkenean han dator, goitik behera, astoarekin, bera izango da, aitak ere ongi ezagutzen du, noski, eta astoa, kla, kla, oinazkalekin harrietan estropozoka, eta marmitak klin-klan, hurbiltzen denean, aita, betiko moduan, inor ikaratu gabe, behetik gurdibidera sartu eta gorantz bidetik goazela topo egiten dugu naturalki:
Azkar ulertu du aitak: Ximon ari da gezurretan!.
Neska agurtu, bere bidean utzi eta etorri garen norabidetik itzultzen gara, baina orain, goiko baserrirako bidea begiz galdu gabe; begi iratzarri haiengandik ihesi, ezkutuan!.
Niri kezka bat sortu zait:
Bidean goazela, ilbetea zeruan ezabatzen hasi dela konturatu gara; txoriak esnatzen, ekialdetik su gorri bat (...).